sábado, 8 de diciembre de 2012

1. Europako hirien historia luzea

 

Lehenengo hiriak duelaq 6.000 urte sortu ziren, ibai hauen ertzetan: Tigris, Eufrates, Nilo eta Indus.

Aintzinaroko hiriak

Aintzinako Greziak 500 hiri baino gehiagoz osatutako hiri-sarea zuen. Greziako hiriek bi erdigune zituzten: agora -bertan zegoen azoka- eta akropolia -han zeuden tenplu nagusiak-.
Erromako hiriek antzinaroko hiri-sare handiena osatu zuten. Erroma, inperioaren hiriburua eta bertako botere politikoaren eta ekonomikoaren gunea.
Hiri erromatarrek plano ortogonala zuten; kale nagusia cardus eta decumanus. Bien arteko bidegurutzean foroa zegoen, bertan zeuden eraikin garrantzitsuenak.


Erdi Aroa eta Aro Modernoa

476. urtean, Erromako inperioaren gainbehera iristearekin batera, hirien beherakada  hasi zen. erdi aroko hiriek harresi bat zuten inguruan, eta plano irregularra: kale estu eta bihurgunetsua zituzten. XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan, aro modernoan, hiriak hobetzeko eta apaintzeko kezka sortu zen. Erregeentzako udako egoitzak eraikitzearekin batera, hiri berriak sortu ziren; hala nola, Versailles eta Aranjuez.


Hiri industriala

XVII.mendearen amaieran eta XIX.mendean, industrializazioa hasi zen Europako herrialdeetan. Fabrikak ezarritako herrietan biztanleria asko hazi zen. Industrializazioa, hirien hazkunde ikaragarria ekarri zuen. Hiri industrialetan langileen auzoak eta burgesen auzoak bereiz zitezkeen:


  •   Langileen auzoetan, jendea etxebizitza txik eta osasungaitzetan pilatuta bizi zen, estolderarik, argirik, eta garraiobiderik gabe.
  • Auzo burges dotoreek (Zabalguneak esaten zitzaien) lauki sare formako plano zuten.